Illuntzar mendira joango dira Indamendikoak azaroaren 7an

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2021ko aza. 2a, 12:43

Goiz bueltekin jarraituz, aspaldiko partez, Bizkaira goaz, Leako bailaran altxatzen den Illuntzar mendira hain zuzen. 

Bere 726 metroekin, ondoko Bedartzandi eta Urregarai entzutetsuak gainditzen ditu, eta bere apaltasunean, Oizen atzetik, inguruko garaiena da.

Nabarnizetik abiatuta Galarregi tontorrera joango gara lehenbizi. Bertan egongo dira eguneko pinadi bakarrak, Illuntzarreko maldatan, belardiak baitira nagusi. Horrek, itsasorantz panoramika zabala eskaintzen digu, baita hegoalderantz bailarako gainontzeko mendiena ere.

Ibilbideak 12 kilometro ditu eta 630 metroko desnibel metatua. Bizkaia ezagutzeko aukera honetan lagundu nahi gaituzuenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehen goiko estankoan (943-860 357). Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako den autobusak, ohiko prezioak izango ditu: 7 euro helduentzako eta 5 euro umeentzat.