Aste honetarako irteera, Mandoegi-Urepel

Egutegiari jarraituz, datorren igandean, irailaren 26an, berriro Nafarroara goaz. Oraingoan, Adarra-Mandoegi mendilerroaren Nafarroako zatia zeharkatuko dugu. 

Arano herritik abiatuta, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugatik, Mandoegirantz (1046m) joko dugu. Elemento megalitikoz josita dagoen inguru hau, Goizuetako goialdetik doa, hainbat lepotatik pasatuta, Urepeleraino (1059m). Paradoxikoki, mendilerroari Mandoegi izena eman arren, gutxigatik bada ere, Urepel da garaiena. Hortik aurrera, Leitzara heldu arte, basoz eta baserri giroz jantzitako bidea dugu Aramiko lepotik zehar.

Guztira, 19 kilometro eta 967 metroko desnibel metatua dugu aurrean. Lasai hartzeko modukoa denez, bidean jatordua egiteko prestatuta joatea gomendatzen dizuegu. Animatzen zaretenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan (943-86 03 57).

Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako den autobusak ohiko prezioak izango ditu: 13 euro helduentzat eta 7 euro umeentzat.  Gogoratu babes neurriak betetzen jarraitu behar dugula eta musukoa jantzita ekarri behar dela.