Gipuzkoako erdigune geografikora egingo du irteera Indamendik asteburuan

Larunbatean egingo dute irteera, hilaren 8an. Ostiral eguerdia baino lehen eman behar da izena, Goiko estankoan.

Datorren irteera larunbatean egingo du Indamendik, hilaren 8an. Zumarragako Aginaga auzotik abiatuta, Xamiño (933 metro) eta Izazpi (973 metro) tontorretatik zehar, Mandubia gainera goango gara. Gipuzkoako erdigune geografikoa den mendialde honetan, hainbat historiaurreko arrasto topatuko ditugu, eta Kizkitza itsasoko Amabirjinari eskainitako baseliza ere bai.

Ibilbideak 13 kilometro eta 790 metrotako desnibel metatuta ditu. Gure ustez, lau ordu ta erdian egiteko modukoa. Eman ezazue izena Goiko estankoan edo 943-86 03 57 telefonoan ostiral eguerdia baino lehen. Gogoratu autobusa Txomin Agirre geltokitik aterako dela, 7:30ean. Prezioa 7 eurokoa helduentzat, eta 5 eurokoa haurrentzat.

Bertan ikusiko dugu elkar.