Datorren igandean Artxuetara joango dira Indamendiko kideak

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko aza. 11a, 10:48

Aralarreko ekialdean dagoen tontorra bisitatuko dute aste honetan. Goiko estankoan eman behar da izena, ostiral eguerdia baino lehen. 

Egun erdiko irteera prestatu dute Indamendiko kideek datorren iganderako, azaroaren 17rako. Aralarreko ekialdean dagoen Artxueta (1338 metro) mendia bisitatuko dute. Madotz herritik abuatuta, lehenbizi, udazkeneko koloreez betetako baso eder bat zeharkatuko dute. Ata bailara izango dute ondoren arurez aurre, Aralarreko ederrenetakoa. Aldapa gogor batek eramango ditu hortik Artxueta tontorrera. Bertako antena ugariek lekua zatartu arren, Aralarreko ikuspegi zabal bezain ederra eskaintzen du. Aralarko San Migel santutegian itxarongo dituzte itzulerako autobusak. 

Guztira, 10 kilometro eta 600 metroko desnibela du ibilbideak; lau ordu azpitik egiteko modukoa da. Goiko estankoan (943-86 03 57) eman behar da izena, ostiral eguerdia baino lehen. Helduek 7 euro ordaindu beharko dituzte, eta umeek 5. Txomin Agirre geltokitik irtengo da autobusa, 7:30ean.