Alacantera irteera antolatu du Indamendik Aste Santurako

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko mar. 16a, 09:40

Hainbat leku bisitatu gabe utzi zituzten iaz, denbora faltagatik. Alacantera itzultzea erabaki dute aurten ere, eta izen ematea zabaldu dute dagoeneko. 

Indamendik Alacantera irteera antolatu du Aste Santurako. Iaz denbora faltagatik Alacanteko hainbat txoko bisitatu gabe itzuli zirela eta, itzultzea erabaki dute aurten ere. 

Apirilaren 18an Txomin Agirreko geltokitik aterako dira. Teruelen bazkaltzeko geldialdia egin ondoren, La Nucia herrira joko dute. Bertan dago kanpamendua. Apirilaren 22an egingo dute itzulerako bidaia, Fuendejalon (Zaragoza) agurtzeko bazkaria egin ondoren. 

Izena eman daiteke dagoeneko, apirilaren 8ra arte. Bazkideek 315 euroren truke eman dezakete izena, eta 340 euro ordaindu beharko dute gainontzekoek. Pentsio erdia, bidaia eta joan etorriko bazkariak sartzen dira prezio horren barruan. Diru sarrerak Euskadiko kutxako (Caja Laboral) ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan norbere izenean egin behar direla azaldu dute antolatzaileek, eta agiriak goiko estankoan zein korreo bidez  (indamendi1@gmail.com) jasoko dituzte. 

Irteeran parte hartzeko federatuta egotea edo seguru partikular bat edukitzea ezinbestekoa dela ohartarazi dute.