Indamendirekin Errialtabasora

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko urr. 1a, 09:05

Datorren iganderako, urriak 7, Bizkaiko beste irteera eder batekin gatozkizue. Ezkuagatx kaskoan, hainbat tontorren artean, Errialtabaso mendia dago. 1.011 metroko mendi hau igoko dugu.

Mugarra eta Urkiolaren artean dagoen gailur hau hainbat modutara igotzeko aukera dago. Eskalatzen, basoan zehar, bidezidorretatik… Gu Baltzolatik abiatuko gara bideak eskaintzen dituen bitxi ugariak ikusteko. Leku eder onek bere historiaren barne dauka Bizkaiko azken hartza bertan ehizatu zutela 1871n.

Ibilbideak 14km eta 750 metrotako altuera dauka. Horregatik, egun osoko irteera honek, 5 ordu eta erdi iraungo ditu. Honenbestez gurekin etorri nahi duzuenok goiko estankoan (943 860 357) eman ditzakezue izenak ostiral eguerdia baino lehen. Irteera Garoa taberna aurreko autobus geltokitik izango da 7:30ean. Autobuseko prezioa 12€ izango da helduentzat eta 6€ gazteentzat.