Alakanten pasa dute Aste Santua Inda Mendikoek

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko api. 4a, 08:58
Indamendirekin Alakantera joan diren zumaiarrak itzuli zaizkigu herrira. Urtero legez, Aste Santuan urrutiko mendietara jo dugu, eta aurten Mediterraneo aldera egin dugu bidaia.
Aste Santuko egunetan, Puig Campana, Barranco de los infiernos, eta Cabeço d´Or izeneko mendiak egin ditugu, besteak beste. Egun horiek lagun arteko giro jatorrean pasatzeaz gain, leku ikusgarriak ere ikusteko aukera izan dugu.
 
Hemendik aurrera Euskal Herriko mendietan ibiliko gara, baina San Pedrotako asteburuan, Burgos iparraldera joateko irteera prestatzen ari gara. Bitartean, Alakanteko bidaiko argazkiak eta informazio gehiago ezagutzeko sartu gure webean:  http://www.indamendimb.eus/