Indamendi Oizera joango da igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko ots. 12a, 09:07

Datorren igandean Bizkaia erdira goaz, Oiz mendira. Bere 1.026 metrorekin, Bizkaiko hirugarren mendi garaiena da, Anboto eta Gorbeian atzetik. Gaur egun pinuz eta haizerrotaz beteta egon arren, Mari berak ere gustukoa zuen. Zazpi urtean behin bertara joaten omen zen Anboto utzita.

Gure ibilbidea Trabakua gainetik abiatuko da. Gailurra igo eta Zihortzako monasterio ederrera jaitsiko gara. Bidea 12 kilometrokoa da eta 600 metroko igoera dauka. Dena hiru ordu eta erdian egiteko asmoarekin.

Egun erdiko irteera honetarako izena emateko, goiko estankora deitu behar duzue (943 860 357) ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak beti bezela honako hauek dira: 6€ helduak eta 4€ umeak.

Igandean ikusiko dugu elkar!