Inda Mendiko Intxurrera joango da igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko urt. 22a, 09:20

Oraingo honetan, urtarrilaren 28an, Gipuzkoa barrenera joatea proposatzen dizuegu. Intxurre, Iruntxur, Adabemendi edo Zepaion bezala ezaguna den 743 metroko mendira. 

Izenez gain, kokapena ere ez dauka guztiz zehaztuta. Dokumentazioaren arabera Murumendiko edo Hernioko mendialdean dago. Dena den, gure irteera, Legorretato Sta Marina baselizatik abiatuko da. PR-72 jarraituz Solarriagako leporaino igoko gara. Handik igoko gara INTXURRE (743m) gailurrera, eta jarraituko dugu Tolosarako bidean Isaste arte.

Irteera honek 12.5 km-ko luzera, 680 metroko desnibela eta 3 ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gorabehera. Izena emateko, goiko estankora deitu behar duzue (943 860 357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezela honako hauek dira: 6€ helduak eta 4€ umeak.

Animatu zaitezte!!!