Akarregira joango da Inda-Mendi igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko urt. 8a, 14:07
Igandean, urtarrilaren 14an, hasiera emago diogu aurtengo denboraldiari. Oraingoan ere goiz buelta izango da eta Akarregi (433) gailurra igotzera goaz. Urkaregitik (S.Miguel gaina) abiatuta Bizkaian sartuko gara, gero Etxebarria inguratuz Akarregira heltzeko. Handik Markina-Xemein herrira jaitsita amaituko dugu ibilbidea. Ikusten duzuenez, ez du aparteko zailtasunik. Denboraldia hasteko egokia.
Goizeko 7:30ean aterako gara Txomin Agirre kaitik. Irteera honek 10 km-ko luzera, 285 metroko desnibela eta 3 orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Izena emateko, goiko estankora deitu behar duzue (943860357) ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak, beti bezala, honako hauek dira: 6€ helduak eta 4€ umeak.

Ea eguraldia lagun dugun eta Gabonetako erdoilak kentzen azten garen. Animatu!