Abenduaren 3an Untzillatxera

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko aza. 27a, 09:55

Orain dela gutxi Urkiola inguruan ibili arren, datorren asteburuan, abenduak 3, bertara bueltako gara Untzillatx (941m) mendia igotzera. Esan bezala, Urkiolako Parke Naturalean dago eta 'Durangaldeko Harriak' bezala ezagutzen diren mendietako bat da. Bere ormak eskalatzaileen oso gustokoak dira, baina asken aldian albiste iturri bihurtu da bertan dagoen arrobiagatik.

Mañariatik atera eta arrobi ondotik gorantz joango gara Oraietako leporaino. Handik, harrizko bide maldatsu baten bitartez helduko gara Untzilatx gailurreraino. Bertan Durangaldeko ikuspegi orokor bikaina dugu. Jeisteko hegorantz joko dugu, eta Mañarira bueltako gara tontorra inguratuz. Ibilbideak guztira 8 km-ko luzera, 711 metroko desnibela eta 3 orduko iraupena izango du gutxiborabehera. Egun erdiko ibilaldia da.

Irteera igandean, hilaren 3an goizeko 7:30ean autobus geltokitik izango da. Izen ematea, goiko estankoan (943 860 357) ostiral eguardia baino lehen egintea komeni da. Prezioak beti bezela; helduak 6€ eta umeak 4€.

Animo, igandean ikusiko dugu elkar.