Denboraldi amaierako ospakizunetara deialdia

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko aza. 16a, 11:43
Urtea amaitzera doan sasoi honetan, denboraldia itxuraz bukatzeko, bazkaria izango duen mendi-irteera antolatu du Abenduaren 17rako, Inda-Mendi MB taldeko partaide eta lagun guztiei zuzenduta. Oraindik zenbait ibilbide egiteko eduki arren, honen antolaketan gabiltzanez, zuengana zuzentzen gara taldea zehazteko.

Plana honako hau da: 

Arabako hegoaldeko Toloñoko mendilerrora goaz, Arabar Errioxara alegia. Irteera Buradon Gatzagatik egingo dugu San Cristobal (885) gailurra igotzeko asmoz, bide polit bat eginaz Briñas-era jeisteko. Guztira 9km-ko luzera eta 400m-ko desnibela ditu, hiru ordutan egiteko modukoak. Jarraian, ondoko Bastidan Solagüen Bodegara joango gara eta ondoren Jatorrena jatetxean eguna ospatzen jarraituko dugu.

Jardunaldia egun osokoa da eta irteera 7:30ean izango litzateke Txomin Agirreko autobus geltokian, beti bezala. Inskripzioa 40€ helduentzat eta umeentzat 30eurokoa da (jatetxea eta autobusa barne). 

Izena emateko epea azaroaren 21ean hasten da eta abenduak 11arte egongo da zabalik. Horretarako, diru sarrera elkarteko kontu korrontean egin norberaren izena jarriz ahaztu gabe (Laboral Kutxa): ES27 3035 0037 44 0370007083 eta agiria Goiko estankoan utzi edo gure emailera helarazi (indamendi1@gmail.com). 

Han ikusiko dugu elkar. Animatu zaitezte.