Indamendirekin Aralar mendilerrora

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2016ko urr. 17a, 10:39

Hemen gera berriro ere, datorren iganderako antolatu degun txangoari buruz informazio ematera. Irteera hori egun osokoa izango litzateke, eta Aralarko mendilerroan (Nafarroan) barrena ibiliko gera. Hona hemen proposatzen dizueguna:

Albitik abiatu, Hirumugarrieta (1.430 m) igo eta Baraibarren amaitu. Oso paraje politak dira, jende asko ibiltzen den tokia eta gero eta gehiago ezaguna dena. Irteerak 20 km izango ditu luzera, 600 metroko desnibela eta 6 orduko iraupena gutxi gora behera. Informazio gehiago (trackak, desnibelak....) gure weborrian aurkituko dezue (www.indamendimb.eus).

Irteera igandean, urriaren 23an izango da eta lehen aipatu degun bezela egun osokoa. Irteera beti bezela, goizeko 7.30tan autobus geltokitik. Izenak emateko goiko estankoan (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak, ohikoak; helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.