Basaburuako bailarara, igandean, Inda-Mendirekin

Erabiltzailearen aurpegia

Pasa dira Santelmoak eta hartutako guztiak botatzeko, mendian ibiltzea baino hobetoago zer... Oraingo honetan, igandean, Nafarroara joango gara, Basaburuako bailarara hain zuzen ere.

Erasun - Ireber - Aldatz ibilbidea egingo dugu. Oso inguru ezezagunak dira, beraz, leku berriak ezagutzeko aukera paregabea izango duzue.

Irteera igandean, hilak 24, izango da eta egun osokoa izango da. Beti bezala goizeko, 7:30ean, moilako autobus geltokitik aterako gara. Izen-ematea goiko estankoan egingo da (943860357) ostirala baino lehen, eta prezioak ohikoakizango dira: 12€ helduak eta 6€ umeak. Zuen zain izango gara.