Lehengo lepotik

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2020ko urt. 9a, 16:23

Ez dakit noiz aldatuko zuten, baina ni gaur konturatu naiz Santanderren iragarkia aldatu dutela Erribera kalean.

Bat kendu eta beste bat jarri, baina lehengo lepotik burua: helduekin banka egiteko modua aldatu dutela diote anuntzioan, baina gu lehenean, zumaiarrok ez gaituzte aintzat hartzen, oraingoan ere gaztelania hutsean jarrita. Batek baino gehiagok esan dit banku honen iragarkiak euskaraz ikusi dituztela Gasteizen, katalanez Katalunian... Zumaian zergatik ez euskaraz?