Gu ez gaituzte behar

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2018ko api. 14a, 14:42

Gordeta dauzkat Banco de Santanderren eskaparate honetan bata bestearen atzetik jarri izan dituzten iragarkien argazkiak.

Irudi korporatibo zuri eta gorriaz gain, denak bat datoz beste ezaugarri batean: denak gaztelania hutsean egotea.
Euskara Zumaian: gero eta gehiago erabiltzen dugu kalean, etxeen erdietan ere erabiltzen da, euskararen indizea % 80koa da, haur guztiek euskaraz ikasten dute, Uemako kide gara, Euskaraldia prestatzen ari gara... Baina batzuek ez gaituzte behar euskaldunak, nonbait, edo ez gara behar bezain ausartak...