Igandeko plana: Gizakatea!!

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2018ko eka. 5a, 22:43

Azken txanpa! Igandearen atarian gaude, eta egun horretarako prestakuntzak aurrera darrai. Hauxe duzue gizakatearako plana:

Zumaiarrok bi kilometro betetzeko ardura daukagu, 36. eta 37. km-ak.

36. km-a Santioko hondartza ingurutik (mapan banderatxoa, 35. km), Patxita Etxezarretan dagoen Galdona burdindegiaren  parera gutxi gora behera (mapan 36. km).

37. km-a Patxita Etxezarretan dagoen Galdona burdindegiaren paretik, Bittarte taberna ingurura (mapan banderatxoa, 37. km).

Goizeko 10etan Eusebio Gurrutxaga Plazan elkartuko gara, bertan, txalapartariak, bertsolariak... eta Zumaiako hainbat taldek giza katearekin bat egitearen haien arrazoiak emango dituzte.

 10:30etan, bertan dagoen jendea bi taldetan banatuko da eta talde bakoitza km baterantz abiatuko da.

 11:00etan, bakoitza bere tokian kokatuta egotea komeni da, giza katearen simulazioa egin eta denok ondo banatuta gauden ikusteko.

 12:00etan, katxaperoaren danbatekoarekin batera, behin betiko giza katea osatuko da eta 12:30ak arte iraungo du. Amaiera adierazteko ere katxaperoak botako ditugu.

 Jende nagusiarentzat, edo mugikortasun arazoa dutenentzat, aulkiak jarriko ditugu zubi txikiaren inguruan, zain dauden bitartean zutik egon behar ez izateko.

 Garrantzitsua izango da egun horretan antolakuntzatik emandako aholkuak jarraitu eta bertan lanean ari direnei kasu egitea.

 Egun ederra izango da. Guztiontzat.

 Jende zoriontsua herri libre batean.

 Zumaiako Gure Esku Dago