Asteburuan hasiko gara ekainaren 10eko giza katerako izen emate txartelak betetzen

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2018ko api. 4a, 12:27

Ekainaren 10a badator, gerturatzen ari da, eta ordurako egin beharreko lan guztiak jada martxan daude.

Ekainaren 10ean gurean inoiz izan den mobilizaziorik handiena burutu behar dugu, eta horretarako guztion eskuak lotu nahi ditugu. Giza-katearen Zumaiako zatia lotzea gure esku dago, eta guztion parte hartzearekin lortuko dugu.

Asteburu honetan hasiko gara izen-emate txartelak betetzen. Erribera kalean aurkituko gaituzu larunbata eguerdian eta arratsaldean eta baita igande eguerdian ere.

Pasa gure mahaitik eta hartu lekua giza-katerako. Atzera kontaketa hasi da!!