Larunbatean zumaiarron argazkia

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2017ko mai. 31a, 15:52

Ekainaren 10ean zita handia dugu Bilbon, erabakitze eskubidearen aldeko bidea egiten jarraitu nahi dugula aldarrikatzeko, Zumaian egin dugunari jarraipena eman eta hiriburuetara ekimena zabaltzeko. Ekainaren 10ean Bilbon galdera ikur erraldoi bat irudikatuko dugu, herriz herri jasotako babesa adieraziko dugu eta Zumaiatik ere autobusak beteko ditugu bertara joateko.

Giroa berotze aldera eta gure herrian ere aldarria egiteko asmoz, larunbatean, ekainaren 3an, 20:00etan Gernika ibilbidean elkartuko gara eta bertan irudikatuko dugu Zumaiako galdera ikur erraldoia. Anbulategi zaharrean jarriko dugu festa gunea, eta argazki handia ateratzeaz gain maiatzaren 7ko galdeketako argazki eta bideoak ikusi eta partekatzeko aukera izango dugu.

Zatoz berriro ere argazkian parte hartu eta Bilbon egingo den ekitaldiari bultzada bat ematera. Zure zain izango gara.

Zumaiako Gure Esku Dago.