Herritarron iritziak partekatzen

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko ots. 6a, 18:12
Herrian eginiko bi iritzi bilketetan jasotako esaldiak zuekin konpartitzen jarraitzen dugu. Hona hemen bost pentsamendu gehiago erabakitze eskubidearen inguruan: - Erabakitzeko eskubidea oso ondo dago eta neu ere horren alde nago, baina beti eta kasu guztietan, ez hasi aldarrikatzen duen taldeari komeni zaien kasuetan bakarrik. - Bai noski, bazen garaia. - Espainiaren batasuna espainiar guztion artean erabaki behar dugu. (jatorriz horrela emana: La unidad de España la debemos decidir todos los españoles (VOX)) - Euskaldunak geralako. Herria, hizkuntza, etab. maitatzen ditugulako. Espainiak zapaldu egiten gaituelako. Gure buruaren jabe izan nahi dugulako. Gora Euskal Herria. - Gure nortasuna edukitzeko. Hauek dira gaurko bost hausnarketak, hurrengoan gehiago. Zuen iritziak ere badu hemen lekua. Animatu zaitezte eta osatu dezagun denon artean erabakitze eskubidearen irudi partekatua. Denon esku dago. Gure Esku Dago.