AURRERA GOAZ.

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko urt. 26a, 16:02
Pasa den ostegunean Aita Mari zine aretora 100 lagunetik gora hurbildu ginen JOSTUNAK dokumentala ikustera, eta iazko ekaineko giza kate erraldoiaren inguruan osatutako ikus-entzunezko eder batez gozatu genuen. Datorren ekainean ere izango da erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko beste ekimen handi bat, eta Zumaiako taldean jada honen prestakuntzan hasiak gara. Laster izango duzue honen berri, baina gogoa pizten joan dadin aurrerapentxo bat egingo dizuegu. Hauek dira data nagusienak: Ekainaren 20a joste eguna, hiriburuetan egun osoko festa eta oihalez eginiko hautestontzi erraldoi bat. Apirilaren 25ean ehuntze eguna, hautestontzi erraldoia osatzeko Zumaian oihalen joste herrikoia. Eta bitartean oihalak banatu eta norbere atxikimendua gehitzeko ekimen herrikoi eta parte hartzailea. Aurtengoa ere ederra izango da!!! Guztiok izango gara herri borondatearen jostunak eta beste urrats bat emango dugu erabakitzeko eskubidearen lorpen bidean. Bide horretan topo egingo dugu.