GUNEk antolatutako hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2022ko urr. 26a, 22:21

COVIDa eta gizarte mugimenduen inguruko hitzaldia antolatu du GUNEk.

Ostiral honetan (hilak 28) izango dugu hurrengo solasaldia, COVID eta gizarte mugimenduak gaiaren inguruan.

COVID-19 pandemia gizarte-mugimenduetan izaten ari den eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Herri-mugimenduen ezaugarriak analizatzeaz gain, COVID-19ak hainbat arlotan izandako eragina aztertu dute: taldeen parte-hartzean, antolakuntzan eta jardueretan; harreman, sare eta aliantzetan; komunikazioan eta taldeen finantzazioan. Ikerketaren emaitza eskainiko dute talde horretako bi kidek: Miren Guilló Arakistain eta Marta Barba Gassó.

Ohi bezala, Forondan izango da, 19:30ean.