Gazteen eta bertsogintzaren inguruko hitzaldia izango da bihar, Gunek antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2019ko aza. 26a, 11:22

Mikel Artola bertsolariaren eskutik, bertsogintza eta euskal kulturgintza izango dituzte hizketagai. 

Gazteak euskal kulturgintzan, ekarpenak eta galderak bertsogintza mundutik solasaldia izango da bihar, hilak 27, Forondan, 19:30ean hasita.

"Zeren bila joaten da bertsozalea saiora? Zer bilatzen du bertsolariak? Eta gazteek, zer bilatzen dute bertsolaritzan? Badirudi, gainera, bilatzeaz gain aurkitu ere egiten dutela, bertsolaritzak, bere txikian, arrakasta baitu euskal kulturan. Zein esperientzia bizi du, beraz, bertsozaleak zein bertsolariak, eta nondik bizi du esperientzia hori? Bertsolaritzak, pittin bat sakonduz gero, bizitzaren antza handia du, eta presente daude geruzarik muineneko galderak, zalantzak eta ziurtasun egarria. Non kokatu daiteke hemen "espiritualtasuna" deitzen den hori?"

Mikel Artola bertsolariak gidatuko du saioa eta ondoren galdera erantzunak eta solasaldirako tartea izango da.