GUNEk antolatutako mahai-ingurua

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2019ko ira. 24a, 21:53

Opor luzeen ostean badator udazkena, eta jakina, GUNEko ikasturte berria.

Aurten GAZTEAK izango ditugu ardatz. Gazteen galderak eta bilaketak.

Ostiral honetan (irailak 27)  mahai-inguru bat izango dugu hiru gazterekin:

Arantzazu Florez, Haritz Garmendia eta IPARRA taldeko kide bat

Gaia: Euskal Herriari eta munduari begira: Zer arazo? Zer irtenbide? Hiru gazte, hiru ikuspegi

Moderatzaile: Joseba Ossa

Ohi dugun bezala, Foronda jauregian izango da, arratsaldeko 19:30ean.