GUNEk antolatutako hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2019ko urt. 28a, 09:29

Datorren asteazkenean, urtarrilak 30, Gune elkarteak solasaldi berri bat eskainiko du. Forondako jauregian arratsaldeko 19,30ean.

"Erlijioak krisian" zikloarekin jarraituz, oraingoan Deustuko Unibertsitateko irakaslea den Lidia Rodriguezek Eliza protestantearen egoerari buruz hitzegingo du, bai Euskal Herrian, bai mundu mailan. Hitzaldiaren ondoren, elkarrizketarako eta galdera-erantzunentzako tartea izango dugu.

SEKULARIZAZIO-PROZESUA ETA KONTSERBADURISMO "POSMODERNOA", PROTESTANTE BATEN IKUSPEGITIK: Euskal Herrian XIX. mendearen amaieratik finkatuta egon arren, eliza protestanteak eta ebanjelikoak oraindik ere ezezagunak dira jende askorentzat. Bere aniztasun teologikoak eta antolaketa moduak (eliza eta talde ugaritasunak) sarritan nahasmena eragiten du. Batzuetan, are gehiago, Jehovaren lekukoekin edo mormoiekin nahasten dira (batez ere komunikabideetan) nahiz eta talde horiek ez diren Eliza protestanteen familia handiaren parte. Urtarrilaren 30eko gure topaketan gai hauek argitzen saiatuko gara. Baita bi fenomeno garrantzitsu hauek jorratu ere: sekularizazio-prozesua eta kontserbadurismo "posmodernoa".