GUNEren kurtso hasiera bihar

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2018ko ira. 25a, 17:50

GUNE elkarteak ziklo berria hasiko du bihar, eta horretarako, lehenengo solasaldia egingo du Beheko Plaza elkarteko egoitzan (Eusebio Gurrutxaga plazan), 19:30ean.

Hitzaldiaren izenburua 'Erlijioak tradizionalak: oraina eta etorkizuna’ da eta hizlaria Luzio Uriarte izango da; Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

ERLIJIO TRADIZIONALAK: ORAINA ETA ETORKIZUNA

Erlijioa kulturari itsatsita dago errotik (baita alderantziz ere nolabaiteko zentzuan); kultura (zibilizazioa) garai-aldaketa batean murgilduta dagoenez, erlijioak ezin du iraun eraginik gabe. Baina, testuinguru honetan, erlijioa desagertzen ari da ala berritxuratzen? Esanahirik gabeko mundu zaharkitua da ala eragile berria eta berriztatzailea? Zenbait datu eta adituen gogoetak kontuan izatea argigarria izan daiteke galdera horien harira.