GUNEk antolatutako solasaldia

Ostiral honetan izango dugu hurrengo solasaldia, oraingo honetan Javier Echeverriarekin (matematikaria eta filosofoa). Ohi bezala, Foronda jauregian izango da, arratsaldeko 7:30etan.

Hona hemen Javierrek azalduko duenaren laburpena: “Gero eta bizkorrago doan teknozientzien garapena erlijio-mota berriak sortarazten ari da: tekno-erlijioak. Singularitate teknologikoa (Kurzweil) eta dataismoa (Hariri) dira azkenekoak. Egia da informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (IKT), adimen artifiziala barne, espazio sozial berria (Hodeia, edo hirugarren ingurunea) sortu dutela, non pertsona-mota berria (teknopertsona) eta gizarte-mota berria (teknogizarteak) agertzen ari diren. Baina adimena ez ezik, ergelkeria ere bada hor. Transhumanismoaren iragarpenak humanismoa nahiz pertsonaren beraren nozioa mundu digitalean (Internet, sare sozialak) birpentsatzera behartzen gaitu”.