Gune VI. Jardunaldiak Donostian maiatzaren 25 eta 27an

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2016ko mai. 24a, 13:06

Gainean ditugu aurtengo GUNE jardunaldiak. Aste honetako asteazkenean (25) eta ostiralean (27) dira, Donostian.

Oraingoan, gaia "Barnetasunean hezi" da. Bi hitz gaiaren inguruan: Erlijio hezkuntza krisian dago gure Hezkuntza Sisteman eta gizartean. Aldi berean, badira "barneko mundua" lantzeko bide berriak ere: barnetasuna, isiltasuna, mindfulness...

Bide berri horiek ezagutu nahi ditugu, eta gogoeta egin: zein leku izan dezakete barnetasuna lantzeko bideek gure gizartean eta eskoletan? Zein leku izan dezake barnetasunak gizarte eta eskola laiko batean? Nola uztartu lanketa intimo hori gizarteak eskatzen duen akonfesionaltasunarekin?...

Jardunaldiak Etxaide kaleko ONCE aretoan izango dira. Doan eta denei irekiak dira, baina Hezkuntza munduarekin harremanak dituztenei gonbidapen berezia luzatzen diegu.