Ostiralean Gune elkartearen meditazio saioa

Ostiralean, azaroak 8, Gune elkartearen otoitz-meditazio saio berri bat izango da. Oraingoan Juan Jose Urbieta "Katza", Sanatana Dharma eskolakoak zuzenduko du. Ohi bezala Foronda jauregian izango da arratsaldeko 19:30etik 21:00ak arte eta hurbildu nahi duen guztiari irekia.