Euskaraldia 2020

Zumaiako Euskaraldia Batzordeak Amaiako Plazako informazio puntua ireki du

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2020ko aza. 10a, 13:30

Zumaiako Euskaraldia Batzordeak Amaiako Plazako informazio puntua ireki du honako zerbitzua eskaintzeko: Euskaraldian izena eman, txapak jaso eta banderolak, musukoak eta poltsak erosteko aukera. Egunero egongo da irekita 17:30etik 19:00ak arte.

Horrez gain, turismo bulegoan, ohiko ordutegian, informazio puntuan bezala, Euskaraldian izena eman, txapak jaso eta banderolak, musukoak eta poltsak erosteko aukera izango da.

Gogoratu, Baleikeren webgunean bitartez edota izenematea.euskaraldia.eus helbidean ere eman daitekeela izena.