Euskaraldia 2020

Prest al zaude bihar zure bizipenak partekatzeko?

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2020ko mai. 2a, 08:27

#EtxealditikEuskaraldira ekimena amaitzeko, Kike Amonarriz eta Rita Aldabaldetrekuk egindako proposamena gogoan duzue?

Oinarrian hau proposatzen ziguten: bihar, maiatzaren 3an, ekimenean parte hartu dugun guztion bizipenekin sareak betetzea.

Birtualki bada ere, zabaldu ditzagun, bada, gure sentipen, pentsamendu, lorpen...edo dena delakoak mundura!

Hasi al zarete zerbait pentsatzen, zerbait egiten? Gogoratu, bihar, zuen sareetara igotzea!!!
 
Baditugu, jada, zenbait lagunen ekarpenak.  Begira zein bertso ederra egin duen gure Jon Maiak! Ikusi, ikusi!