Euskaraldia 2020

Ekarri euskarazko zinea zure egongelara

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2020ko api. 29a, 12:29

Asteazkenak, zinemetan, Ikuslearen Eguna izaten diren aitzakian, Itziar Ituño aktoreak ekarri digu gaurko Etxealditik Euskaraldira ekimeneko proposamena. 

Ohiturari eutsi eta euskarazko film on bat aukeratzeko gonbita egin digu, baita haren inguruko hausnarketak euskal komunitatearekin partekatzekoa ere. Berak dioen moduan, “ezin gara zinemara joan, baina utzi ahal diogu zineari eta euskarari gure etxeko gelaten sartzen”. 

Aukera beharrean bazaudete, hemen aurkituko dituzue: euskaraldia.eus/etxealdia.