Etxebizitza eskubidea

Zumaiako Etxebizitza Asanbladatik eskubide/aldarrikapen ezberdinekin gatoz.

- Etxebizitza eskubide soziala izanik, kapitalismoaren merkatuaren logikatik at geratu behar da.

- Zumaian bizitzeko aukera izan dezagun, alokairu publikoa garatzea ezinbestekoa da.

- Azken urteetan egoerak okerrera egin duelako etxebizitza turistikoak erregulatu eta alokairu publiko zein pribatuaren prezioak mugatu behar dira.

- Etxe hutsei dagokionez, hauen erabilera lehenetsi behar da. Zumaian hazi eta bizi nahi dugulako, Ostiraletan egiten diren asanbladetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

ZUMAIAN BIZI NAHI DUGU!