2020/12/22 18:30ean

Aurkezpena

'Zaldibar zona cero' liburuaren aurkezpena

'Zaldibar zona cero' liburuaren aurkezpena
Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia

Abenduak 22an, asteartea, 18:30ean, Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak hitzaldi bat antolatu du herriko Alondegia Kultur Etxean.

Ahoztar Zelaieta kazetariak aukeztuko du berak idatzitako Zaldibar Zona Cero liburua. Bertan azaltzen dira aurtengo otsailak 6an  Zaldibarko zabortegian izandako lur-jausiaren nondik norakoak. Bi langile hil ziren , baten gorpua, Joaquín Beltranena, oraindik lurperatuta dagoena.