2017/02/20 19:00etan

Zinema

Fakturaren azalpenak

Fakturaren azalpenak
Alondegia, Zumaia

Joan den otsailak 8an Goiener kooperatibaren nondik-norakoak entzuteko aukera izan genuen: helburuak, antolaketa, merkatu elektrikoan duen kokapena, energía alternatiboen ezaugarriak, eta abar.

Otsailak 20an, 19:00etan, Alondegiko behe-solairuan, hitzaldiaren bigarren zatia eskainiko digu Goienerreko kide batek. Alde batetik, argindarraren faktura   eta honek dituen atal finkoak eta aldakorrak aztertuko ditu.  Bestetik, zeintzuk diren prezioen gorabeheretan eragiten duten faktoreak. Azken finean, argindarraren fakturak dakartzan zifra eta kontzeptuei argitasuna ematea, gehienetan ulertezinak egiten zaizkigulako.