Haurrentzat tailerrak izango dira arratsaldean ere, Darahlik antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2019ko ots. 16a, 14:35

Darahli Elkarteak antolatuta, eskulanak, karetak, gatz koloretsuak eta abar egiteko aukera izan dute txikienek Oxford aretoan.

Arratsaldean beste aukera bat izango dute 17:00etatik 19:00tara. Gainera, udan haur saharar bat familian izan nahi dutenei informazioa ere emango diete.