Darahlikideak kanpalekuetan izaten ari diren bilera ezberdinak

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2016ko mar. 24a, 10:43

Pasa den ostegunean abiatu ziren elkarteko 3 kide, saharar errefuxiatuen kanpalekuetara eta oraindik egun batzuk geratzen zaizkie bertan. Hauen lana, Darahlik ZUG herriarekin duen senidetzea dela eta, beraien beharrak ezagutzea da. 

Gogoratu beharra dago pasa den urrian sekulako uholdeak izan zirela bertan eta, hori dela eta, famili asko galera asko izan dituzte. Gure aldetik laguntza ekonomikoa bidaltzea erabaki genuen eta diru hori behar den bezela erabiltzen ari direla jakin nahi izan dute Amaia Ruiz, Haizea Alvarez eta Idurre Peña zumaiarrek.