Darahli 2015

Darahli 15: Argazkiak jaso ditugu Zug-etik

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015ko mar. 31a, 17:28

Laugarren eguna izan dute gaur Darahliko kideek Tindoufeko kanpalekuetan. Atzo Soweto eskolako lanak egin zituzten arratsaldean eta gaur Rabuni hiriburura doaz, ospitala eta gerra museoa bisitatzera. Gaur, eguneko kronikaz gain, argazkiak ere bidali dizkigute.

"Atzo goizean Afrapredesako (preso eta desagertu sahararren senideen elkartea) zuzendaria etorri zen hitzaldia ematera, eta sahararren egoerari buruz hitz egin zigun. Arratsaldean berriz ere eskolara bueltatu ginen margoketa eta elektrizitate lanekin jarraitzeko. Gaur goizean beste txarla bat izan dugu emakume Rossana Bonetti kooperantearekin. Elbarrien erietxean egiten du lan. Eta orain arratsaldean Rabunira goaz. Han ospitala eta gerra museoa bisitatuko ditugu. Eguna ondo bukatzeko, gaur gauean auzoko festa egin behar dugu familiekin eta gazteekin. Egunak azkar ari dira pasatzen, bero egiten du baina gazteak oso gustura daude".