Esker honeko kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015ko ots. 28a, 10:34
Atzo ospatu zen azken aste hauetan asko iragarri dugun kontzertu solidario hori. Eñaut Elorrieta jauna izan zen ikuskizun honen buru eta, nahiz eta gorputz ez oso onez esnatu, aurreko egunetan sukarrarekin egon baitzen, aurrera egitea erabaki zuen.

Gaueko 10etan puntual eman zitzaion hasiera emanaldiari. Lehendabizi Ibon Ibarguren bozeramaileak hitz batzuk eskeini zituen hau egitea posible egin duten pertsona eta talde guztiei eskerrak emanez. Honen ostean, Eñaut eta Ruben (gitarra), atera ziren eszenatokira jendez beteta zegoen Maria eta Joseko aretora. Tartean, San Pedro Abesbatza eta Astindu Dantza Elkartearen hainbat agerraldi egon ziren gernikarraren melodiak apaintzen eta hau guztia amaitzeko, sorpresa, Hassanna Aalia aktibista sahararra publikoaren artean zegoela esan ziguten eta hitz batzuk esateko eskatu genion. Oso momentu hunkigarria, benetan.

Guztira, ordubete eta 40 minutuko kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten gerturatu ziren ehundaka lagunek.

Laster bideotxoko batzuk ikusteko aukera izango duzue.

Ekitaldi gehiago:

  • Otsailak 28: