Sahararen aldeko kontzertu solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015ko ots. 25a, 08:54

2015 honetarako Zumaiako DARAHLI elkarteak hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditu. Nabarmenduen artean ostiral honetakoa, otsailak 27 gaueko 10etan, Eñaut Elorrietaren kontzertu akustikoa.

Abeslari bizkaitar honekin batera, San Pedro Abesbatza eta Astindu Dantza Elkartearen kolaborazioak izango dira Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Sarrerak salgai daude Turismo bulegoan, eta egunean bertan aretoko sarreran 10 €ren truke. Diru honekin, Saharako errefuxiatuei laguntzen ariko zara. Gogorarazi nahi da baita ere kontzertua baino lehen, pasa den asteazkenean grabatu zen, lipduba ikusi ahal izango duela publikoak primizian.

Hontaz gain, beste ekitaldi batzuk:

Otsailak 28

18:30 > 20:00 Alondegian: Umeentzat tailerra
18:45 Alondegi kanpoan:  KONTZERTUA Iraide Irigoyen & Jon Lander "Abesti ezagunen bertsioak"
Erakusketa alondegian martxoaren 4 arte: "Saharako ahotsak"

Gonbidatuta zaudete.