Izpiak eta hizkiak

Begiradaren indarra

Erabiltzailearen aurpegia Arnaitz Rubio Aprea 2020ko uzt. 29a, 09:16

Tabakaleratik ateratzen ari nintzela egin nuen topo begirada honekin. EH Bilduren ekitaldi baten berri eman behar nuen egunkarirako, eta irtetean, aldapan behera nindoala, tunelaren alboan, bost metroko mural hau ikusi nuen.

Ez nuen horma irudi hau ezagutzen, eta oso indartsua iruditu zitzaidan. Saharar emakume honen begiradak neurea erakarri zuen; elkarri begira geratu ginen denbora batean. Jendea aurretik pasatzen hasi zen, eta hor eten zen lilura. Nire bideari jarraitu aurretik, kamera begietara eraman, eta erakarri ninduen irudia, begirada hori, argazki batean gorde nahi izan nuen.

  • Kamera: Nikon D750
  • Objektiboa: Sigma 70-200 mm f2.8
  • Foku distantzia: 160 mm
  • Obturazio abiadura: 1/800 s
  • Diafragma: f 5.6
  • ISO: 320
  • @arnaitzrubiophoto