Izpiak eta hizkiak

Bizitzaren ekorketa

Erabiltzailearen aurpegia Arnaitz Rubio Aprea 2020ko ots. 29a, 09:00

Bizitzak pasarte, gertakizun, istorio, kontakizun, bizipen, ospakizun, ekintza batzuk finkatuta uzte dizkigu gure memorian. Batzuek berebiziko garrantzia izango dute; beste batzuk, aldiz, xumeak izango dira, eta oso jende gutxiri axolako zaio.

Baina arrazoi bat dela medio izoztuta geratu zaizkigu gure biografian, haren inguruan mugitzen den guztia desagertzen edo difuminatzen den bezala. Hala gertatzen da argazkiko txirrindulariarekin. Kameraren objektiboan finkatuta geratu da. Ez doa ez aurrera, ez atzera; ez da erori ere egiten; geldirik geratu da Arabako Ametzagako basetan. Haren ingurua fokutik kanpo geratu da, asko inportako ez balitzaigu bezala. Ekorketa teknikaren misterioak dira. Zer da inporta duena? Zer geratuko zaie etorkizuneko ikusleei? “Ez zoaz betiko argazkiak ateratzera. Zerbait berezia atera nahi duzu, eta ekorketarena errekurtso interesgarria da”, dio argazkilariak. Txirrindularia gure begietan finkatuta geratu da, izoztuta. Beste guztia? Bost axola.

  • Kamera: Nikon D750.
  • Objektiboa: Sigma 24/35 f2.
  • Foku distantzia: 35 mm.
  • Diafragma: F16
  • Abiadura; 1/200 sg.
  • ISO 160

@arnaitzrubiophoto