Santelmoak 2022

Txosnetan txandarik egin nahi?

Bi urte eta gero, badatoz santelmoak. Txosnetako egitarauaren berri ematen hasiko gara laster, baina bitartean, eskean gatoz. Txosnetan txanda bat egiteko gogoz bazaudete idatzi mezu bat zumaikotxosnak@gmail.com e-mailera edo idatzi whatsapp mezua 688 68 34 45 zenbakira.

Azken hilabeteak sukalde lanetan pasa ditugu, eta ia prest daukagu santelmoetako Zumaiako txosnetako egitaraua. Auzolan handi baten emaitza dira txosnak: musika taldeak lotzen aritu dira batzuk, albondigak egiten besteak, bertsio gauerako entseguak egiten ari dira asko, eta pedido eta azpiegitura kontuak ixten beste hainbat.

Handia da txosnen atzean dagoen lana, eta santelmoetan bertan ere, asko dira barraren atzeko aldean lanean arituko direnak. Jendea lanerako gogoz dago, eta ia beteta daude txanda guztiak, baina oraindik baduzue aukera zuen ekarpena egiteko. Beraz, txanda bat egiteko gogoz bazaudete idatzi mezu bat zumaikotxosnak@gmail.com e-mailera edo idatzi whatsapp mezua 688 68 34 45 zenbakira.

Hemen dira. Badatoz. Esna ditzagun kaleak!