Zumaiako institutuko ikasleek ekarpen bikaina egin zioten Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunari

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2023ko aza. 27a, 09:33

Sugarretatik antzezlanaren hiru emanaldi eskaini zituzten Aita Mari antzokian.

Antzezlan hau Zugarramurdiko sorginkeria prozesuan oinarritzen bada ere, DBH 1. mailako ikasleak izan ziren gidoia egokitzeaz arduratu zirenak, eta nola ez, beraiek izan ziren antzezlanaren protagonistak.

Hiru emanaldiak oso arrakastatsuak izan ziren. Ikasle, irakasle, herritar nahiz familiartekoek antzerkiez gozatzeko aukera izan zuten. Zorionak ikasleei eta hau antolatzen aritu den orori.