Euskal Eskola Publikoa saretzen eta aberasten

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2023ko eka. 7a, 11:37

Eskola Publikoen sarea osatzen dugunok ari gara gure praktika onak partekatzen.

Aste honetan, bi bisita izan ditugu Zumaiako Herri Eskolan.

Donostiako Aitor Ikastolako eta Mendaro Ikastolako kideak izan ditugu gurekin.

Aitor Ikastolako lagunek Haur Hezkuntzako Mugimendu Autonomoaren inguruko informazioa jaso dute. Gure ekosistemen egunerokoa zein den ezagutu eta praktikan jartzen ditugun proposamenak eta jarduerak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute.

Mendaroko kideek Konpetentzia Matematikoa nola lantzen dugun behatu dute. Gure ikasleek, manipulatuz eta esperimentatuz kontzeptu matematikoak nola barneratzen duten ikusi dute.

Aberasgarriak izaten ari dira azken urte hauek. Euskal Eskola Publikoan martxan ditugun praktika onak ezagutzeko dinamikak sortu dira eta horrek aberasten gaitu.