Telmo Iruretaren bisita Zumaiako Herri Eskolara

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2023ko mai. 11a, 08:05

Zumaiako Herri Eskolako LH4. mailako ikasleek, irakurketa ariketa bat baliatu dute Telmo Irureta aktore zumaiarra eta Goya sariduna gonbidatzeko.

Telmok bere ibilbidearen kontakizuna egin digu, pertsonala eta profesionala, bizitzaren eta pertsona izatearen “klase magistral” bat eskaini digu, eta ez-gaitasunaren inguruan dugun begirada aldatu behar dugula aipatu digu.

Aktore izatea, bere txikitako amets bat izan zen eta lanaren eta ikasteko gogoaren ondorioz lortu duela azpimarratu digu. Telmok, interpretazioa eta jolasa modu berean ikusten dituela esan digu, eta jolasean era ezberdinetan aritzen garen bezala aktore lanetan ere bai.

ZHEn, horrelako ereduak behar ditugu.

Mila esker, Telmo, gurera gerturatzeagaitik.