Zumaiako Herri Eskolako ZIG gela. Bideak zabaltzen!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2023ko mar. 28a, 09:45

Elkarlanean eta Komunitatean egindako proiektua da ZIG gelakoek BHIko ikasleekin batera sortu duten webgunea.

IKT ikasgaiko, BATXI1eko ikasleak kaixomundua.eus Webguneen garapen lehiaketara aurkeztu dira.

Taldeetako batek, Zumaiako ZIG (Zeregin Ikaskuntza Gela) gelako lagunei egin die webgunea. Eta emaitza bikaina izan da!

Beraien hezkuntza eskaintza ezagutzeko, nahiz beraiekin harremanetan jartzeko txoko birtuala sortu dute. Hurrengo pauso batean, ZIG gelako ikasleei beraien bloga eguneratzen irakatsiko diete BATXI1eko, Beñat, Mikel eta Aimarrek.

Zorionak, lagunak! 

Webgunearen leloak dioen bezala; "bideak zabaltzen"! 

https://zigzumaia.eus/