Aurrematrikulazioa zabalik Zumaiako Herri Eskolan, otsailaren 13tik 24ra

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2023ko ots. 3a, 09:58
Ate Irekiak otsailaren 18an izango dira.
Otsailaren 13tik 24ra aurrematrikulazioa egiteko epealdia irekita egongo da. Aurrematrikula Herri Eskolan bertan (presentzialki) edo online bidez (otsailaren 13tik 24ra, 24:00ak arte) egin daiteke. Ate Irekiak, otsailaren 18an izango dira Aita Mari eraikinean, eta aurrez hitzordua eskatu beharko da. DBH eta Batxillergoko Ate Irekiak egun berean izango dira, goizeko 10:30etan Sagarbiden. Ate irekietara etortzerik izango ez bazenute, bestelako egun eta ordu baten zehaztuko genuke bisita. 
Zumaiako Herri Eskola, Euskal Eskola Publikoa. Denok egiten dugu, denon etxea da!