Zumaiako Herri Eskolako Ikasleen Foroa. Ekosistema hezitzailea elikatzen

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2022ko urr. 20a, 08:02
2020ko pandemiak bertan behera utzi zuen Ikasleen Foroa. Ikasturte honetan, berreskuratu dugu hain garrantzitsua den eta hainbesteko balio hezigarria duen Ikasleen Foroa.

 

4. mailatik 6. maila arteko ikasleak biltzen ditu Foroak eta eskolako gai ezberdinak jorratzen dira bertan, Aholkularitza zerbitzuko irakasleen gidaritzapean.

Jolastoki eta Jolasgaraiaren antolaketarekin eman diogu hasiera Foroari. Jolastokia balio hezigarri izugarria duen espazioa da eta orain dela urte batzuk egindako eraldaketa fisikoaz gain erabilerari erreparatu behar geniola konturatu ginen. Itxura aldaketa ez da nahikoa eta erabileran eragiteko bideari ekin genion.

Patioa, jolastokia, inklusiboa izan behar du, bestelako eskolako guneak diren bezala eta materiala anitzarekin hornitzeaz gain erabilerako gune berriak sortu genituen. 

Ikasleen Foroak gai honi heldu dio eta hainbat ekarpen eta ideia jarri ditu mahai gainean.

Ekin diezaiogun bideari elkarrekin!