Zero hondakinak: Herri Eskola garbia


Aurten, Gure Ekosistema Hezitzailearen barruan ZERO HONDAKINAK ekimena abian jarri dugu. Eta hain zuzen ere, horren berri emateara gatoz gaur, ekainak 5, Nazioarteko Ingurugiroaren Egunean.

ZERO HONDAKINAK: ekosistema naturala, kanpokoa zein barrukoa, zaintzeko eta garbi mantentzeko era egituratu eta sistematikoa da: hiru zabor mota jasotzen ditugu: Brigada berdeek kanpoko inguru guneak garbitzen dituzte zaborrak bananduz: errefuxa, plastikoa eta organikoa.

Azken zabor mota honekin BIRZIKLAKETA bultzatzen dugu eta gure baratza eta gune berdeak ongarriz aberasten dugu; horrela ikasleek zabor organikoen zikloa eta emaitzak ikusi eta ikasten dituzte eta motibatuagoak sentitzen dira beraien lanaren fruituak ikustean.

ARGAZKIAK

EDUKIONTZIEN HUSTUKETA

EDUKIONTZIEN HUSTUKETA EGUTEGIA

ZERO HONDAKIN ekimen honek Ekosistema Hezitzailea osatzen jarraitzen du; azken finean, ingurugiro naturalerako kontzientzia sortzea baita xedea eta ikastetxea, orohar, garbi mantentzeko garrantzia azpimarratzea. Hau da, ordu asko eta herriko jende orok Herri Eskolako eraikuntzak erabiltzeko, txukun eta garbi aurkitzea eta bide batez beraiek ere, ekosistema hau zaintzeko kontzientziatzea balioko digu.

HERRI ESKOLA DENOK EGITEN DUGULAKO ETA DENON ETXEA DELAKO,

GUZTION ARDURA DA GARBI MATENTZEA.